EH Bilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarena Elgoibarren izango da apirilaren 18an zaintzari buruzko solasaldi batean

Barren.eus 2023ko api. 13a, 08:34

 
Gizarte Langintzan eta Gizarte Hezkuntzan diplomaduna da Nerea Kortajarena eta Gizarte Eskuhartzean Bioetika formazioa du. 2016tik legebiltzarkidea da, eta zaintzari buruzko solasaldi batean parte hartzera gonbidatu dute Elgoibarrera. Solasaldia Aita Agirre Kulturguneko hitzaldi-gelan izango da, 19:00etan hasita, eta EHBildutik parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.