Erriberrin hasi eta bukatu zen lasterketa eta 101,6 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulariek. Guztira ehun bat laguneko tropela abiatu zen eta Gobike taldeko Iban Gonzalez elgoibartarra izan zen guztietan azkarrena. Haren atzetik helmugaratu ziren Agustin Pena Gago eta Lakeo Girasol. Tarteko helmugen saria Santi Voamontek eskuratu zuen, eta mendiko saria, berriz, Agustin Pena Gagok, sailkapen nagusiko bigarren sailkatuak hain justu ere. Taldekako saria, berriz, Passionerentzat izan zen.