Elgoibarko Hiria Saria jubenilen lasterketa jokatuko dute domekan, Elgoibarko Lagun Taldeak antolatuta

Barren.eus 2023ko apirilaren 13a

 

 
Elgoibarren hasi, Oñatitik buelta egin, atzera Oñatira itzuli eta Idotorben amaituko da lasterketa, eta tropelean Elgoibarko Lagunak taldeko hiru txirrindulari izango dira: Eneko Ortega, Aritz Esnaola eta Aitor Arranz. Ordutegi onenean, 17:45ak aldera amaituko da lasterketa. Elgoibarko Lagun Taldetik ohartarazi dute jendea behar dutela bidegurutzeak zaintzeko eta prest daudenei eurekin harremanetan jartzeko eskatu diete. Harremanetarako: elt_txe@hotmail.com helbidera idatzi behar da edota 646 265 862 telefono zenbakira deitu (Alex).
 
2023 04 13 Jubilen lasterketa rutometrua