Elgoibarko Udalak deialdia zabaldu du desfibriladoreak erabiltzeko boluntario-sarera batzeko

Barren.eus 2023ko api. 14a, 10:19

Martxoaren hasieran hasi zuen Udalak desfibriladoreak behar bezala erabiltzeko gai diren boluntarioak erakartzeko kanpaina. Lehenengo deialdia funtzionarioei, irakasleei eta ikastetxeetako langileei, guraso-elkarteetako kidei, elkarteei eta kirol-klubei zuzenduta zegoen. Bigarrena, berriz, gainerako herritar guztiei. Eta guztira 80 pertsona inguruk eman dute orain arte izena. Orain, berriz, desfibriladoreak erabiltzeko oinarrizko prestakuntza baduten pertsonei zuzendu zaie Udala boluntario-sarean izena emateko. Horiek ez dute ikastaroa egin beharrik izango. Izena emateko azken eguna apirilaren 27a izango da eta hurrengo estekan sartuta eman ahal izango da: https://labur.eus/sareaelgoibarkardiobabestua.

 
Udalak 46.770 euroko inbertsioa egin du ekimen honetan (BEZ kontuan hartu gabe).
 

∞Lotura duten albisteak: