Kanpainaren barruan, hiru sail edo kategoria izendatu zituen Berdintasun Sailak: Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak; Lehen Hezkuntzako 1., 2., eta 3. mailetako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 4., 5., eta 6. mailetakoak. Kategoria bakoitzeko irabazleak Txankakuaren bonoekin saritu dituzte. Irabazleak 60 euroko bonoa eskuratu du, bigarren sarituak 40 eurokoa eta hirugarren sarituak, 20 eurokoa. Sarituak honako hauek izan dira.
Maren Fernandez: 1. saria, lehenengo kategorian
Libe Jurado: 1.saria, bigarren kategorian
Nora Alvarez: 2. saria, bigarren kategorian
Jare (LH3, ikastola): 3. saria, bigarren kategorian
Adan Leon: 1. saria, hirugarren kategorian
Oihane Meabebasterretxea: 2. saria, hirugarren kategorian.
• 'Aitatasunak' ikastaroa
Bestalde, eta gai beraren harira,
Aitatasunak izeneko ikastaroa ere antolatu du Berdintasun Sailak, apirila eta maiatzerako.
On: Giz/Ez: Berdin elkarteko Mikel Arakistainek emango du ikastaroa, Lilan, eta lau egun izango dira guztira: apirilaren 27a, eta maiatzaren 4,18 eta 25a. Aita izateak dakartzan onurak ezagutaraztea, sentimenduak adieraztea eta aitatasunak eskaintzen dituen aukerak zaintzea izango da ikastaro honetako helburua. Ikastaroa hiru arlotan zentratuko da nagusiki: aita eta gizona izateko prozesuan bide propioa egitea, parte-hartzaileen artean konfiantzazko harremanak sortzea eta familiarekin eta gizartearekin dituzten erantzukizunez jabetzea. Laburbilduz, tresnak eta baliabideak eskainiko ditu Arakistainek seme-alabek bizitzan dituzten premiei arduraz erantzuteko gaitasunak garatu ahal izateko.
Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa, euskaraz, Lilan. Aitei eta haurren erreferente diren gizonei zuzenduta dago. Esteka honetan sartuta eman behar da izena:
https://labur.eus/lila2023.