Erromaren krisialdi eta hondamendiaren ondorioz anabasa eta bortxa giroa nagusitu ziren goi erdi aroan, mendebaldeko inperioaren lurraldeetan. Hainbat herrik, gehienak jatorri germaniarrekoak, nahi izan zuten hark utzi zuen botere hutsunea bete, eta Euskal Herria ez zen salbuespen izan. Mende ilun haiek argitzeko asmoz, hiru hitzaldi antolatu ditu Ilunberri Achademiak, 'Goi erdi aroa: Mende ilunak argitzen' izenburupean. Antzinateko Historian doktorea (2017, UPV-EHU) eta Historia eta Ondarea Graduko irakaslea den Jokin Lanz Beteluk emango du aurreneko solasaldia: 'Baskonia erromatar aldiaren azkenetan eta ondoko mendeetan'. Gaiaren testuingurua: K.o. IV. mendean, hamarkadetako isiltasun baten ondoren, iturri idatzietan baskoien inguruko aipamenak berragertzen dira, lehen aldiz Baskonia termioa aipatzen delarik. VI. mendeak aurrera eginda Pirinioen bi aldeetara franko eta bisigodoen erresumak finkatzen direnean, baskoi berantiar hauen dinamismo politiko eta militar handia agerian geldituko da.
Eguztenean izango da, 19:00etan, Aita Agirre kulturgunean.
Ilunberri Achademiak 2019an antolatu zuen 'Erroma Euskal Herrian' zikloan ere parte hartu zuen Jokin Lanzek. Hemen ikus dezakezue Kultur Etxean eman zuen 'Erroma eta Euskal Herria. Gizartearen eta lurraldearen egituraketa' izeneko hitzaldia.