Plataformakoak pozik agertu dira herritarrek bi urte hauetan emandako erantzunarekin, baina helburuak lortzeko lanean jarraitzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute. "Ekimen eta mobilizazio ugari gauzatu ditu plataformak azken bi urteetan, azpimarragarrienak beharbada, 5.500 sinadura bildu izana eta elgoibartar gehienen eskaerak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu izana", adierazi dute.
Hona mobilizazioetarako egutegia:
- Apirilak 20: Informazio panelak jarri eta diptikoak banatuko dituzte: 11:00etatik 13:00etara, eta 18:30etik 20:00etara.
- Apirilak 26: Elkarretaratzea Kalebarren plazan, 19:00etan. Anbulatorioa aste osoan 24 orduz zabaltzea eskatuko dute.
- Maiatzaren 4an eta 11n: Informazio panelak jarri eta diptikoak banatuko dituzte: 11:00etatik 13:00etara, eta 18:30etik 20:00etara.