Beatriz Egizabalen 'Magma Mía' bakarrizketa, domekan

Barren.eus 2023ko api. 19a, 15:26

Beatriz Egizabal (Lasarte-Oria, 1971) umoristak dio bakarrizketa feminista; militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizuna dela 'Magma Mía'.

Aktorea, clowna eta bakarrizketen egilea da Beatriz Egizabal, eta 'Magma Mía' bakarrizketarekin ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea duela helburu dio (ikus elkarrizketa berria.eus-en). Domekan, apirilaren 23an, Elgoibarrera ekarriko du bere umorea. Aita Agirre kulturgunean izango da saioa, debalde, 12:30ean hasita.

 • Sinopsia
Hasarre nago, sutan nago, irakiten nago..presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago...