Lan horiek egiteko, presio handiko garbigailuak eta antzerako beste zenbait tresna erabiltzen dituzte, tartean detergentea lainoztatzeko balio duten motxilak.
Azken egunetan hasi duten garbiketa kanpaina honetan herriko hainbat gunetan aritu dira lanean. Ermuaranbiden, Giza Eskubideen parkean, Santa Klaran eta San Roken espaloiak garbitu dituzte, eta une honetan garbiketa-talde berezia lanean ari da Aita Agirre kulturgune aurreko haur-parkean, Maalako haur-parkean eta Trenbide kaleko etxebizitzen arkupeetan. Datorren astean, besteak beste, Ezenarro eta Pedro Migel Urruzuno kaleak garbitzen arituko dira. Gainera, Idotorbeko eta Sigmako parkeetako jolasak eta egitura-elementuak berritzeko eta zaharberritzeko lanak amaitu ondoren, horietako lurzoruak garbitzea ere aurreikusten dute. Garbiketa kanpaina maiatzean amaitzea aurreikusten dute.
*Argazkiak: Elgoibarko Udala