Herritarrei arreta ematea, arloko gaien administrazio-izapideak egitea eta Udaleko hainbat arlotako espediente eta gaietan administrazio-lanak egitea izango da bere funtzioa.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Izena: Administrari laguntzailea
- Sailkapen taldea: C2
- Lanpostu-mailako osagarria: 19
- Urteko soldata gordina: 34.861,54 euro
- Hizkuntza-eskakizuna: 3 HE
- Lanaldi-erregimena: % 100.
- Ordutegia: Mendaroko Udaleko bulego orokorren egutegian zehaztutakoa izango da.
Izangaien betekizunak:
- Espainiako nazionalitatea izatea.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.
- Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
- Eskola-graduatuaren, derrigorrezko bigarren hezkuntzaren (DBH) edo titulazio baliokidearen titulazioa eskatzen da.
- Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea duela egiaztatzea.
- Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ez egotea.
- Ezgaitasun eta bateraezintasuneko legezko ezein kausatan sartuta ez egotea.
Maiatzaren 4 da lan eskaintzara aurkezteko azken eguna. Hautaketa Enplegu Zerbitzu Publikoak (LANBIDE) hautatutako izangaien artean egingo dute. Era berean, Lanbidek Mendaroko Udalari bidalitako curriculumean agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dituzte interesatuek. Informazio gehiago: www.mendaro.eus edota 943 033 282 telefono zenbakian.