Elgoibarren Sarasuak esan zituenetan sakondu nahi duenak aukera du Interneten, Euskaltzaindiak Youtuben daukan kanalean eskegita duelako Sarasuak joan zen azaroan Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean eman zuen hitzaldia, zortzi ataletan banatuta.
Sarasuak Kultur Etxean esandakoen kronika BARREN astekariko 1282. zenbakian irakur dezakezue -PDF-
Pentsamendua eta jakintza lantzeko, euskalduntasunean sakontzeko eta elgoibartarrak norbanako eta komunitate moduan ahalduntzeko, 'Zergatik eta zertarako euskaldun?' ekimena jarri du martxan Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Udalaren laguntzarekin. Ekimen horren baitan bi kulturgile gonbidatu zituzten Elgoibarrera: Jon Sarasua eta Ibai Iztueta (irakurri Ibai Iztuetari eginiko elkarrizketa).