Aitor Gorosabelekin elkarrizketa musikatua gaur arratsaldean

Barren.eus 2023ko api. 26a, 11:00

Elgoibarko Musikarien Elkartekoek elkarrizketa musikatua antolatu dute Su Ta Garreko Aitor Gorosabel abeslari eta gitarra jotzailearekin.

Jon Gurrutxaga kazetari eta musikariak elkarrizketatuko du Gorosabel, Kultur Etxeko Sotoan, 19:30ean. Debalde izango da. Gorosabelek bere bizipenak kontatzeaz gainera, Euskal Herriko musika herrikoiaren parte bilakatu diren zenbait kanta joko ditu Sotoan, modu akustikoan, hori bai.

Elgoibarko Musikarien Elkarteak joan den zapatuan egin zuen EME Egunaren harira antolatu dute elkarrizketa musikatu hau.

2023 04 26 EME 23 GOROSABEL elk kartela