Nafarroako hiru konpartsa izango dira aurten erraldoien bigarren topaketan

Barren.eus 2023ko api. 26a, 13:01

Iaz hasitako bidetik, Erraldoien Topaketa egingo dute Elgoibarren bigarrengoz, eta parte hartuko duten taldeen berri eman dute antolatzaileek. Aurten Nafarroatik etorriko dira konpartsak.

Haritz dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan antolatu dute aurtengo Erraldoien Topaketa. Maiatzaren 6an izango da. Lau konparta etorriko direla aurreratu dute antolatzaileek: Tafallako Asier Marco, Iruñeako Buztintxuri Erraldoiak, Barañaingo Ezpelur eta Elgoibarko Erbuze.

Lau konpartsek kalejira egingo dute Elgoibarko kaleetan barrena. 11:00etan hasiko dute kalejira Kalegoen Plazatik. Kalejiraren amaieran Kalegoen plazan erakusgai egongo dira bisitan etorriko diren erraldoi guztiak.

Iaz egin zuten estreinako topaketan Bilbo, Txantrea eta Bergarako taldeek hartu zuten parte. Mauxitxa txarangaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat izan zen, eta jendetza batu zen Elgoibarren. Ikus ondorengo bideoan:

 

∞Lotura duten albisteak: