Bi taldeek zale ugari erakarri zuten kanpotik eta gogotik gozatu zuten, aretoko eskaintzaz gain kanpoko giroa ere mimo handiz zaindu zutelako Gararockekoek. GKL-k jardun zuen musika jartzen Garagartzako plazan, eta taberna ere jarri zuten antolatzaileek. Gau giro ederrak jarri zuen gainerakoa.
Alessandra De Schmidt argazkilari mendaroarrrak ateratako argazki ikusgarriotan antzeman daiteke San Agustinen bizi izan zuten giroa.