Mahaian, berriz, bost lagun: Danobateko Jon Burgoa eta Aritz Artetxe, Gainduko Ane Garmendia, eta Etxepe eta Bronymec enpresetan praktikak euskaraz egiten diharduten Aitor Duo eta Kimetz OƱederra. Lan eta enpresa mundua euskalduntzeak duen garrantzia azpimarratu zen, eta mahaikideek lana eta hizkuntzaren kudeaketa zelan bizi dituen kontatu zuten.