Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, AP-8ko Elgoibarko adarra, Bilborako noranzkoan, itxi egingo dute, zorua konpontzeko lanak egiteko, 22:00etatik 05:00etara bitartean. Hori dela eta, tarte horretan ezingo da Elgoibarko irteera erabili autobidetik irteteko. Era berean, Elgoibartik autobiderako sarrera ere itxita egongo da Bilborantz joan nahi dutenentzako.
Alternatiba gisa, Eibarko irteera eta sarrera (71 zenbakiduna) erabiltzea gomendatu dute.