B Saileko dantzariak (2010-2012 urteen artean jaiotakoek) irten ziren lehenik Lezoko Gezala Auditoriumeko oholtza gainera, 'Hondarribia handia' eta 'Segurako zortzikoa' piezak dantzatzera. Horien ondoren, D Sailekoen txanda (2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak) izan zen, eta horiek 'Bretonio' eta 'Aurkez aurke' dantzatu zituzten epaimahaikideen eta publikoaren aurrean. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako sei dantzarik parte hartu zuten Lezon, honako hauek: Irene Toledano, Haizea Luluaga, Sare Meabebasterretxea, Uxue Cabrera, Duna Santos eta Elaia Etxaniz. Dantzaren Nazioarteko Eguna izan zen zapatua, apirilak 29, eta dantzaren eguna dantzan ospatzea baino gauza ederragorik ez dagoela nabarmendu dute Inazio Bereziartua eskolako arduradunek. Lezokoa ligaxkako azken jardunaldia izan bazen ere, aurreskulari gaztetxoek oraindik ere izango due dantzarako aukera gehiagorik ikasturte honetan.
Hasteko, Herrialdekoan hoberen sailkatzen direnek maiatzaren 14an Errenteria-Oreretan (A eta B sailekoak) eta 13an Legazpin (D sailekoak) jokatuko dituzte Euskal Herriko Gazte Mailako txapelketak.
Bukatzeko, Inazio Bereziartuakoek Bakarlarien Jaialdia antolatu dute maiatzaren 19rako. Egun horretan Kalegoen plazan egingo dute erakustaldia aurresku txapelketan aritu diren gaztetxo elgoibartarrek. Guztira, 11 eta 19 urte bitarteko hamalau dantzari arituko dira, honakoak: Sare Meabebasterretxea, Haizea Luluaga, Unax Ansola, Irene Toledano, Uxue Cabrera, Elaia Etxaniz, Duna Santos, Nerea Galindo, Malen Galarraga, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Markel Goenaga, Maddalen OƱederra eta Jone Gil.
19:30ean hasiko da Bakarlarien Jaialdia.