Asfaltatze lanak egingo dituzte N-634 errepidean, Leruneko eta Maalako biribilguneen artean

Barren.eus 2023ko mai. 3a, 14:39

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du N-634 errepidean zoladura konpontzeko lanak egingo dituztela Elgoibarren, eguenetik aurrera.

Deba kalean egingo dituzte lanak, Lerungo biribilgunearen (56,150 KP), eta Mahala biribilgunearen (57,000 KP) artean. Lanak direla-eta, zirkulazioa etenda egongo da puntualki, maiatzaren 4ko 22:00etatik maiatzaren 5eko 06:00etara bitartean. Obrak behar bezala seinalizatuak egongo direla aurreratu dute Aldunditik.

2023 05 03 asfaltoa kalteak deba kalea elgoibar n634 1