Berdintasuna sustatzen duten proiektu eta programak diruz lagunduko dituzte

Barren.eus 2023ko mai. 4a, 10:19

Berdintasuna sustatzen duten proiektu eta programak diruz laguntzeko bi deialdi zabalduko ditu Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak. Guztira 11.000 euro banatuko ditu.

Dirulaguntza horietatik 5.000 euro genero berdintasuna sustatzeko programa eta jarduerak abian jartzeko banatuko ditu, eta laguntza horiek eskatzeko azken eguna maiatzaren 29a izango da. Zabaldu duen bigarren deialdia berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten Elgoibarko emakumeen elkarteentzakoa izango da, eta 6.000 euro banatuko ditu Udalak. Hor ere maiatzaren 29a izango da dirulaguntza eskatzeko azken eguna.

Udalak udalerriko erakunde eta elkarte guztiei dei egin die beren proiektuak aurkez ditzaten eta, hartara, "Elgoibarko gizartea hobetzeko eta gizarte hori inklusiboagoa, berdintsuagoa eta bidezkoagoa bihurtzeko ekimenak diruz lagundu daitezen".