28 herritako errotak bisitatzeko aukera zabaldu du Ihurrita Errota Sustatzeko Elkarteak maiatzerako. Mendaroko txokolategia ezagutu nahi duenak hiru aukera ditu. Izan ere, maiatzaren 6an, 13an eta 20an izango dira bisita gidatuak (zapatuak dira hiru egunak). Interesa izanez gero, izena eman behar da info@chocolatesdemendaro.com helbidera idatzita. Mezua idazten dutenei erantzunean zehaztuko diete ordua.