Joan den martxoan eta apirilean, Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBHko 4. mailako ikasleek lanbide-heziketako ikasleen bizipenak ezagutu zituzten. Era berean, Danobat enpresa bisitatu zuten, eta bisita erakargarriagoa eta dinamikoagoa izan zedin, enpresako beharginak elkarrizketatzeko aukera izan zuten ikasleek. Langileek industria-enpresa baten inguruko azalpenak eman zizkieten. Jardunaldiaren ondoren, ikusi eta entzundakoen inguruan hausnartzeko saioan parte hartu zuten. Manahmana enpresako kideek gidatu zuten hausnarketa saioa.
Era berean, Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBHko 3. mailako ikasleek IMH Campusen eta Meka Lanbide Eskolaren instalakuntzak bisitatu zituzten, epealdi berean. Lanbide Heziketako ikastetxeek eta Elgoibarko Unibertsitateak beren instalazioak erakutsi zizkieten, ikastetxe horietan Lanbide Heziketa eta unibertsitate-prestakuntza nola irakasten dituzten erakutsiz, eta ikastetxe horietako ikasleek euren bizipenak eta esperientziak elkarbanatu zituzten bisitariekin.