Udako Euskal Unibertsitaterako dirulaguntzak emango ditu Udalak

Barren.eus 2023ko mai. 10a, 09:36

Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, ekaina eta uztaila bitartean, eskainiko dituen ikastaroak bertatik bertara edo on-line egiten dituzten herritarrei.

Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta interesatuek UEUren www.ueu.eus atarian edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) eman dezake izena. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dituzte (telefonoa: 943821426, markeskoa@ueu.eus).

Udalak UEUk antolaturiko ikastaroen matrikula osoa ordaintzeko dirulaguntzak emango dizkie Elgoibarren erroldatuta dauden herritarrei, langabetu, ikasle, pentsiodun eta erretiratuei. Lanean dihardutenei, berriz, matrikularen erdia ordainduko die. Kasu guztietan, ikastaro bakoitzeko, gehienez ere, 150 euroko dirulaguntza emango da. Dirulaguntzari buruzko informazio gehiago Euskara sailean. (943 744 366 / euskara@elgoibar.eus).

Hona hemen UEUk 2023ko udarako (ekaina-uztaila) prestatutako eskaintza:
JARDUNALDIAK ETA TOPAKETAK

  1. Udako Ikastaroen Hasiera Ekitaldia: "Herritarrak ikerketan inplikatzen". Bilbo, ekainak 14
  2. Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 3. jardunaldia. Eibar, ekainak 12
  3. Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan. Tolosa, ekainak 15
  4. HDEH2023: Adimen Artifiziala Auzitan. Errenteria, ekainak 20
  5. Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak. (Jakin jardunaldia). Usurbil, ekainak 22-23
  6. Unibertsitatearen barruak eta prekaritatea. Doktoregaion begirada akademiari. Eibar, ekainak 26
  7. Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun. Iruñea, ekainak 27-28
  8. Loditasuna ikuskera neomaterialistatik. Teoria eta esperientziak. Iruñea, ekainak 28
  9. Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian. Gasteiz, ekainak 29
  10. Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura. Liburutegi espezializatuak: Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak. Eibar, ekainak 30
  11. Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan? Eibar, ekainak 30
  12. BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen. Eibar, uztailak 3
  13. Filosofo Euskaldunen I. Bilkura: pentsamendua eta irakaskuntzaren erronkak. Eibar, uztailak 3
  14. Berrikuntza hezkuntza-marko berrian: ikasteko egoerak gorpuzten, Euskal Curriculuma ardatz.. Eibar, uztailak 6
  15. Euskal artearen historiaren bide berriak. Eibar, uztailak 7
  16. Emakumeak euskal kooperatibismoan. Eibar, uztailak 7
  17. Euskararen Normalizazioa Hezkuntzan: 25 urteko ibilbidea. Eibar, uztailak 10
  18. Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak. Baiona, uztailak 12.

TAILERRAK ETA SAIO OSAGARRIAK