Euskararen eta kulturaren azokan parte hartu dute Elgoibarko Izarrak eta Baso Biziak-ek, Beran

Barren.eus 2023ko mai. 10a, 15:33

Euskararen erabileran, sentsibilizazioan eta sustapenean eragina duten proiektuak aurkezteko azoka egin zuten zapatuan Beran Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta, eta bertan izan ziren Elgoibarko Izarrako eta Baso Biziak elkarteko ordezkariak, 'Gure natura ezagutuz' egitasmoa aurkezten.

Pantaila batean erakutsi zituzten egitasmo horren barruan orain arte egin dituzten ekintzetako irudiak eta esku-orriak ere banatu zituzten.

Guztira, hamasei proiektu aurkeztu zituzten Beran, Euskal Herri osotik joandako eragileek. Errealitate eta hutsune edota behar zehatzei erantzuteko sortutako proiektuak ziren hamaseiak, baina aldi berean, esportagarriak eta moldagarriak izateko bokazioa zutenak, eta horrexegatik eraman zituzten azokara ere. Besteak beste honako proiektuak ezagutzeko aukera izan zuten azokara batutakoek: nazioarteko hizkuntza gutxituen gazte aktibisten saretzea eta Bortzirietako eskualdetze esperientzia; herrigintza euskaratik ahalbideratzen duten proiektuak; eremu digitalera begirako egitasmo ezberdinak eta aisialdiarekin zein hezkuntzarekin lotutako tresna eta baliabide berritzaileak eskaintzen dituztenak.

Hauek izan ziren Beran aurkeztu zituzten proiektuak: 

Proiektua Elkartea Eragin herria edo lurraldea
Mintzalasai euskaraz! Mintzalasai elkartea Baiona, Angelu eta Miarritze (Lapurdi)
Euskara(z) plazara! Plazara kooperatiba Ipar Euskal Herriko kideak
Kirola Euskara Ahoan Kirola Euskara Ahoan Ortzaize (Nafarroa Beherea)
Gookapi Gookapi elkartea Durango (Bizkaia)
Pulunpa (e)ta Xin Pulunpa (e)ta Xin Usurbil (Gipuzkoa)
Euskararen kriseilua Euskaltzaleen Topagunea Euskal Herria
HIGA Topaketak HIGA elkartea Euskal Herria
Ulerlagun pilotakea Euskaltzaleen Topagunea Donostia, Aretxabaleta (Gipuzkoa), eta Erandio (Bizkaia)
Euskara Maitea Euskara Maitea Ondarroa (Bizkaia)
Borborraldia Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimendua Bortziriak (Nafarroa)
Odola ematen bizi eman Lau Haizetara Orereta (Gipuzkoa)
Gure natura ezagutuz Baso Bizia elkartea, Morkaiko mendizaleen elkartea eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Saila Elgoibar (Gipuzkoa)
Paperjale Abaraska Taldea Euskal Herria 
Pantailak Euskaraz Pantailak Euskaraz Euskal Herria 
Izaskun Arrue Kulturgunea Lazarraga elkartea Gasteiz (Araba)