Eskubaloia ezagutu eta probatu nahi dutenentzako entrenamendu irekiak antolatuko ditu Sanlok

Barren.eus 2023ko mai. 11a, 09:08

Sanlo eskubaloi taldeak 2009. urtetik 2014ra bitartean jaiotako neska-mutilentzako entrenamendu saio irekiak eskainiko ditu, debalde.

Taldetik jakitera eman dutenez, abiadura, indarra, trebetasuna eta estrategia uztartzen dituen kirol "zirraragarria" da eskubaloia. "Haurrek baloia jaurtitzen, harrapatzen eta driblatzen ikas dezakete, dibertitzen eta lagun berriak egiten dituzten bitartean. Gainera, eskubaloia talde-lana eta lankidetza sustatzeko eta lidergo zein komunikazio-trebetasunak garatzeko modu bikaina da. Zure seme-alabentzako jarduera dibertigarri eta osasungarri bat bilatzen duzu? Nahi duzu zure seme-alabak aktibo mantentzea, beren trebetasun sozialak garatzea eta trebetasun berriak ikastea? Orduan eskubaloia da erantzuna!", azaldu dute.

Adin desberdinetako gaztetxoentzako prestatu dituzten entrenamenduen ordutegia sanlo.net webgunean kontsulta dezakete interesatuek. Izena emateko edo informazio osoagoa izateko deitu 688 735 446 telefono zenbakira edo idatzi sanlolatxo@gmail.com helbidera.