Izan ere, playoffak partida bakarrera jokatu dituzte Gipuzkoako Hirugarren Mailan, sailkapenik onena zuen taldearen etxean. Modelos Modelberrik jokatutako 18 partidetatik 16 irabazi zituen eta bere multzoko lehen postuan amaitu zuen liga erregularra.
Aurreko astean izan zuten mailaz igotzea lortzeko lehen aukera. Tolosako Take Coach taldearen aurka jokatu zuten finalerdietako kanporaketa Olaizagan, baina tolosarrek lortu zuten finalerako sailkatzea, 55-81 irabazita. Elgoibartarrek mailaz igotzeko azken aukera izan dute jokoan gaur, berriro ere Olaizaga kiroldegian. Beste finalerdietako galtzailea, Andoaingo Xurrut taldea, izan dute aurkari hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehian. Hirugarren mailatik bigarrengora hiru talde igoko direla-eta, mailaz igotzea zuten jokoan bi taldeek. Partida orekatua jokatu duten arren, etxekoek errenta txiki bat lortu dute eta hori kudeatzen asmatu dute azken minutuetan. 63-50 izan da azken emaitza. Partidaren amaieran kantxan bertan hasi dute ospakizuna jokalariek (ikus ospakizunak Barren-en Instarameko kontuan). Gipuzkoako Bigarren Mailan lehiatuko da Modelos Moelberri hurrengo denboraldian.