EuskoSkills txapelketa, Lanbide Heziketako olinpiadak izenez ezagutzen dena, Irungo Ficoban jokatu zuten joan zen eguazten eta eguenean, eta IMH Campuseko hamar ikaslek eta haien irakasle taldeak parte hartu zuten bertan, CAD-Diseinu Mekanikoan, CNC-Fresaketan eta Elkarlan-Robotikan.
Txapelketa horretan, urrezko bi domina eskuratu zituzten IMHko ikasleek: Oier Galindo Ramon elgoibartarrak CAD-Diseinu Mekanikoan, eta Alberto Arribas Luque soraluzearrak, CNC Fresaketan. Eta EuskoSkillsetan irabazita, SpainSkills lehiaketarako sailkatu dira orain. 2024ko urtarrilean jokatzekoa da txapelketa hori.