Elgoibarko Lagun Taldeko Irati Ansolak hirugarren egin zuen Zumaian zapatuan jokatu zuten lasterketan, Donostiakoekin taldea osatuta

Barren.eus 2023ko mai. 15a, 15:50

Infantilek zazpigarren egin zuten sailkapen nagusian, eta Irati Ansolak garaikurra ere eskuratu zuen alebinetan, Donostia B taldekoekin taldea osatuta.

Donostia B taldeko beste bi txirrindularirekin osatu zuten taldea Ansolak, Elgoibarko Lagun Taldean alebinen artean ez zeudelako behar beste lagun taldea osatzeko (gutxienez hiru lagunekoak izan behar ziren taldeak), eta hirugarren sailkatu ziren. Gtxe Zarautz taldekoak sailkatu ziren lehenengo (11:44), Dorleta Lokatzakoek egin zuten bigarren eta Irati Ansolaren taldeak hirugarren. Alebin mutiletan, berriz, Irunes taldea, Dorletako Ama eta Oriako igo ziren podiumera. 

Infantiletakoa Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa izan zen eta Elgoibarko Lagun Taldekoak zazpigarren sailkatu ziren. Eneko Lameirasek, Iker Barruetak, Paul Mendikutek, Danel Garaizabalek eta Oier Arriolak osatu zuten taldea.