Emakumeentzako tertulia saioa lotu dute Mendaron maiatzaren 18rako

Barren.eus 2023ko maiatzaren 16a

Martxoan egin zuten saioak izandako arrakastaren ondotik, emakumeentzako beste tertulia saio bat antolatu du Mendaroko Udalak hilaren 18rako.

Jubilatuen ondoko lokalean izango da, 18:00etan hasita. Udaletik jakinarazi dute herriko emakume hego- amerikarrek euren herriko jatekoa prestatuko dutela saiorako.

Joan den martxoan egin zuten era honetako lehen kafe tertulia, herriko bi emakume sahararraren (Nabojuha Gailani eta Nadjia Djamai) ekimenez; eta, Arno Guraso Elkartearen laguntzarekin, eta askotariko hogeita bi emakume elkartu ziren elkar ezagutzeko eta beren kezkez eta beharrez hitz egiteko.