Jubilatuen Biltokiak antolatzen dituen jardueretarako dirulaguntza formalizatu dute hitzarmen horren bidez. Jubilatuen Biltokiak memoria-tailerrak, prebentzio hitzaldiak, kultur hitzaldiak, zine-foruma, teknologia berriak erabiltzeko tailerrak, irteerak eta dantza ikastaroak antolatu ohi ditu, besteak beste, eta jarduera guzti horiek gauzatzeko 7.875 euroko dirulaguntza emango dio Udalak. Dirulaguntza hori bi zatitan jasoko dute: lehenengo zatia, dirulaguntzaren %90, hilabeteren barruan ordainduko dute, eta bigarren zatia, %10, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazio guztia aurkezten dutenetik hilabeteko epean.