Elgoibarren tamainako herri gutxi egongo dira hiru museo dituztenak. Hortaz, bada zer ospatu, ikusi edo ezagutu Museoen Egunean, urrun joan gabe. Hiru museoak jarraian bisitatzeko aukera izango dute eskola-umeek, 9:30etik aurrera. Arratsaldean ere, 12:30etik 17:00etara zabalik egongo dira, herriar guztientzat, Mufomi eta Makina Erremintaren Museoa.
Museoen egunean herriko hiru museoetan askatasun osoz ibili ahal izango dute bisitariek, "ez dira lehenetsiko ez azalpenak, ez bisita gidatuak; bertaratutakoak askatasunez ibiliko dira museoetan, edukia eta jorratzen diren gaiak ezagut ditzaten. Nolanahi ere, galdera puntualei erantzungo zaie beti, edo informazio orokorra emango da", azaldu dute Udaletik.