Proiektua pandemia aurretik sortu zuten, eta hainbat emanaldi egin zituzten Devo izenarekin. COVIDaren pandemiak etxeratu gintuenean, grabatu zuen Munletek diskoa, geldialdia baliatuta. Hamabi abestiz osatu dute lan hau, eta estreinakoz, abesti batzuk euskaraz egin dituzte. Devori, 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera rockaren bilakaera ulertzeko banda erabakigarria izan zenari, gorazarre halako bat da.
Hemen entzun ditzakezue Devo lan berriko abestiak: https://munlet.bandcamp.com