Bi taldeek lortu dute mailaz igotzea eta Ohorezko Mailan jokatuko dute datorren denboraldian, baina denboraldiko talderik onena zein izan den erabakitzeko finala jokatu zuten Orion, Mendibeltz futbol zelaian. C.D. Elgoibarrek finala ikustera joateko autobusa antolatu zuen eta zaleen animoek eta babesak hauspotuta jokatu zuten partida elgoibartarrek. Berdegunean partida parekatua jokatu zuten bi taldeek eta banako berdinketarekin amaitu ziren arauzko 90 minutuak. Aroa Cernadak sartu zuen talde zuri-gorriaren gola. Luzapenik jokatu gabe, penalti jaurtiketetan erabaki zen finaleko irabazlea. Hernaniarrak hobeto moldatu ziren penaltietan eta beraiek dira aurtengo Gorengo Mailako txapeldunak.