Ohorezko Mailan jokatzen duen C.D. Elgoibarreko infantil mailako taldeko jokalaria da Markel Kapanaga (Elgoibar, 2009), eta denboraldi honetan hiru aldiz jaso du Realaren deia, Donostiako taldeak antolatzen dituen teknifikazio eta entrenamendu saioetan parte hartzeko. Beste horrenbeste esan daiteke Iker Barrenetxea-Arandoz (Mendaro, 2009). Debako Amaikak Bat taldeko infantil mailako taldeko jokalaria da, atezaina. Joan den asteburuan, baina, txapelketa batean lehiatzeko aukera izan zuten Realarekin. Ez edonolako txapelketa gainera, sona handia baitu Gasteizko Aurrera futbol taldek antolatzen duen Probintziarteko Txapelketak. 31. edizioa izan den honetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa eta Burgoseko alebin eta infantil mailako hogei talde lehiatu ziren. Infantiletan Realak lortu zuen garaipena, Gasteizko Betoño eta Bilboko Santutxu taldeen aurretik sailkatuta.
Kapanagak joan den Aste Santuan Vilarealen jokatu zuten torneo batean ere hartu zuen parte Realarekin.