Udazkenean egitekoak zituzten Gorteetarako hauteskundeak uztailaren 23ra aurreratu ditu Pedro Sanchezek

Barren.eus 2023ko mai. 29a, 11:31

 
Kolpe handia jaso zuen atzo PSOEk Espainian, PPk irabazi baitzuen Espainiako hiri eta erkidego nagusietan. Sanchezek esan du bere gain hartzen dituela atzoko emaitzak eta herritarrek erabaki behar dutela orain zein politika mota egitea nahi duten eta zein alderdik bultzatu behar dituen politika horiek.