Ireki dute Mendaroko trenbide gaineko pasabidea

Barren.eus 2023ko mai. 31a, 16:35

Mendaroko tren geltokian errailen neurrira zegoen pasabidea kendu eta hau ordezkatzeko alde banatan igogailuak ipini dituzte baita bien artean oinezkoentzako trenbide gaineko pasabidea eraiki ere.

Asteon, hain zuzen ere jarri dituzte martxan igogailuak eta jendeak pasabide berritik igaro du trenbidea oinez. Pasabidea erabilgarri badago ere, oraindik zenbait lan egiteko daude trenbidean eta nasetan.

∞Lotura duten albisteak: