Idotorbek aparkaleku kontrolatua eta garbiketa zerbitzua izango ditu irailaren 18ra bitartean

Barren.eus 2023ko eka. 2a, 08:08

Garbiketa eta aparkalekua kontrolatzeko zerbitzua izango dute udan Idotorbeko zenbait gunek.

Iaz hasitako bidetik, Udalak garbitasuna eta segurtasuna areagotuko ditu uda sasoian, Idotorben: komunak, eremu amankomunak, zelaia eta aparkatzeko gunea aldizka garbitzea, aparkatzea kontrolatzea eta elkarbizitza-arauak betetzen direla eta zelaia erabiltzen dela zaintzea. Besteak beste, honakoak zainduko dituzte:

  • Ibilgailua aparkalekuan aparkatzea, eta ez zelaian
  • Parrilletan bakarrik su egitea
  • Zuhaitzetako adarrak sua egiteko ez moztea
  • Zaborrak edukiontzietan edo paperontzietan bota behar dira
  • Txakurra beti lotuta eraman beharko da, eta ezingo da utzi arretarik gabe.
  • Natura eta ingurunea errespetatu beharko dituzte herritarrek

Gaur hasi eta irailaren 18ra bitartean egongo da indarrean zerbitzua. Izan ere, urteko sasoi honetan bisitari asko izaten ditu Idotorbek, 33 baserriz osatutako baserri auzoak.

2023 06 01 idotorbe pagadia BARREN

2023 06 01 idotorbe parkea BARREN 1