Atabal elkarteak antolatuta danborradan 270 lagunek hartu dute parte aurten. Kalebarren plazan abiatu eta San Bartolome eta Errosario kaleetan barrena abiatu ostean, Kalegoen plazan egin zuten guztiek bat bandarekin. Han aritu ziren danborradako makina bat pieza eskainiz bertaratu ziren herritarrei eta dantzarik ere ez zen falta. Udaletxean banderak ere izan ziren dantzan eta kainoi eta eskopeta hotsak ere entzun ziren.
Gauerdian generalak kalesan eserita herriko kaleetan behera denak batera Maalara arteko bidea egin zuten, atzeko aldean, desfilea ixten, burdintzian sukaldatzen zeudenak lanean zirela. Maalan atseden hartu zuten berriz ere indartsu egon eta jotzeko. Giro onean berriz ere soinuz jantzi zituzten herriko kaleak.
∞Lotura duten albisteak:
- Umeen danborradak alaitu du Elgoibarren Trinitate Eguna (2023-06-04)
- Armazio baserriak irabazi du Trinitateetako sagardo lehiaketa (2023-06-03)
- Trinitate festak hemen dira (2023-06-02)