Gurpildun aulkiko errugbi erakustaldia eman dute Gasteizko Basatiak eta Zaragozako Adapta taldeek Elgoibarren

Barren.eus 2023ko eka. 5a, 12:04

Lagunarteko partida jokatuko zuten, zapatuan, Gasteizko Basatiak Zuzenak eta Adapta taldeek, Olaizaga kiroldegian.

Gurpildun aulkira egokitutako errugbia ezagutzera emateko antolatu zuten neurketa bi taldeek, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuarekin elkarlanean. Emaitza gutxienekoa zen arren, lehia handiko partida jokatu zuten arabarrek eta zaragozarrek. Gurpildun aulkiko saskibaloiko taldeengatik ezaguna zen Gasteizko Zuzenak taldeak kirol egokituko modalitate berri bat jarri zuen martxan 2017an, gurpildun aulkiko errugbiko Zuzenak Basatiak taldea sortuta. Errugbian gurpildun aulkian jokatzen duen estreinako euskal taldea da arabarra. Ia taldearen sorreratik jokatzen du Gasteizko taldean Markel Kerexeta elgoibartarrak, eta oraingoan bere herrian jokatzeko aukera izan du Kerexetak. Elgoibarren bizitakoa kirol jardunaldi "aparta" izan zela aipatu dute Zuzenak taldekoek.
Hona hemen partidako hainbat irudi

2023 06 03 errugbia gurpil aulkian basatiak adapta markel BARREN 1

2023 06 03 errugbia gurpil aulkian basatiak adapta markel BARREN 3

2023 06 03 errugbia gurpil aulkian basatiak adapta markel BARREN 4

2023 06 03 errugbia gurpil aulkian basatiak adapta markel BARREN 2