Zabalik dago Robotikako eta Bizilabeko hurrengo ikasturterako izena emateko epea

Barren.eus 2023ko eka. 6a, 08:57

Elgoibarko Udalak Robotika eta Bizilabeko 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea ireki du, gazteek zientziaren eta teknologiaren iunguruko tailerrak, proiektuak eta txangoak egiteko aukera izan dezaten.

Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek elkarlanean sustatzen duten Bizilabe Elgoibar aisialdi-eskaintzan izena emateko epea zabalik dago. Bosgarren urtez, herriko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko, ekintzailetzarekiko eta sormenarekiko interesa eta motibazioa bultzatu nahi dute egitasmo honen bidez. Robotikari buruzko ikastaroa ere eskainiko dute, eskola umeak steam alorreko esperientzietara gertura daitezen.

2023ko urritik 2024ko maiatzera, 10-16 urteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan. Ikasturtean zehar, esperimentu zientifiko eta teknologikoak egingo dituzte hainbat esparrutan, eta ikertzaile profesionalek zuzendutako proiektuak garatuko dituzte taldean. Gainera, denbora-tarte horretan bertan, LH 1etik LH 4ra bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute IMH Campusen instalazioetan emango dituzten robotika-tailerretan. Ikasturtean zehar, beren robotak, bideojokoak edo asmakizun teknologikoak sortu, diseinatu, muntatu eta programatzeko aukera izango dute, hainbat tresna erabiliz.

2023 06 05 bizilabe elgoibar steam 2

 • Bizipenak eta komunitatea
Aurreko edizioetan moduan, ikastetxe, tokiko eragile, ikerketa-zentro eta tokiko enpresek ere parte hartuko dute. Izan ere, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) bultzatzea herrialde osoari eragiten dion "apustua" dela uste dute.
Bide horretan, Elgoibarko gazteek eskualdeko ikerketa-zentroak eta enpresak bisitatuko dituzte, eta horietan lanean diharduten ikertzaileekin ere izango dituzte hartu-emanak. Gainera, hainbat jarduera zientifiko antolatuko dituzte tokiko eragileekin lankidetzan. Ikasturte honetan bigarrengoz, eta "arrakasta handiarekin" ospatu duten Neskatila eta Emakume Zientifikoaren Nazioarteko Eguna; eta, herriko ikastetxeetan egin dituzten zientzialarien topaketak eta tailerrak jarri dute adibidetzat, eta Zientzia Azokaren bigarren ekitaldia ere bai. Ikasturte honetan, estreinakoz, DBHko 3. eta 4. mailako gazteek ere parte hartzeko aukera izango dute.

 • Izena emateko epea zabalik
Izena emateko epea ekainaren 22ra arte egongo da zabalik. Horretarako, honako helbide hauek erabiliko dituzte:

Ekainaren 22tik aurrera zabalik utziko dute hutsik dauden plazetan izena emateko aukera.

Bizilabe Elgoibar 2023-2024 kurtsoa

  • Kokalekua: Makina-Herraminta museoa (Azkue, 1).

2023 06 06 bizilabe elgoibar taula

• Prezioa:

  • Kuota: 18 €, hilean.
  • Familia ugaria, guraso bakarrekoak eta langabetuak: 10 €, hilean.
  • Bigarren anai-arrebaren inskripzioa, familia ez ugariak direnean: 10 €, hilean.
  • Izaera sozialeko laguntzak jasotzen dituzten familiak: 4 €, hilean.
  • Elgoibarkoa ez bazara, 69 € hilean, baldin eta plaza libre badago.

• Robotika ikastaroa ere abian da
Ikastaro honetako ikasleek beren robotak, bideojokoak edo asmakizun teknologikoak sortu, diseinatu, eraiki eta programatzeko aukera izango dute, honako tresna hauek erabiliz: Lego Wedo, Lego Mindstorms, Makeblock, Fischertechnik, Jimu, Neuron, Microduino, Arduino, Littlebits, Scratch, Kodu, Code, Uninkity…

  • 2023ko urritik 2024ko maiatzera.
  • Astearte edo ostiraletan: 17: 00etatik 18: 00etara.
  • IMH Campusa
  • LH1etik LH4ra ikasten ari diren haurrentzat.
  • Prezioa (Elgoibarko haurrentzat Udalak diruz lagunduta). Elgoibarkoa ez bazara, 66 € hilean, baldin eta plaza librerik badago):
    • Kuota arrunta: 36 €/ hilean.
    • Familia ugaria, guraso bakarreko familiak eta langabezian dauden pertsonak: 10 €/ hileko.
    • Familia ugaririk gabeko bigarren seme-alabaren inskripzioa: 10 €/ hilabete.
    • Izaera sozialeko laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten familiak: 4 €/ hilean.