Kalegoen plazatik hasiko duten kalejirarekin hasiko dute Ikastolaren Eguna

Barren.eus 2023ko eka. 7a, 09:08

Elgoibar Ikastolatik jakinarazi dute zapatuan, ekainaren 10ean, ospatuko dutela aurten Ikastolaren Eguna, ikasturteari amaiera emateko festa giroko eguna.

Goizean goiz hasiko dute jaia, plazatik ikastolaraino trikitilari eta buruhandiekin egingo duten kalejirarekin. Behin ikastolan, askotariko jarduerak eta ekintzak izango dituzte prest familiek "elkarrekin egun polit bat pasa dezaten": Jolasen Txokoa, aurpegia margotzea, marrazki lehiaketako erakusketa, baratza, Morkaikokoek egingo duten sari banaketa ekitaldia, eta Niala magoaren ikuskizuna prestatu dituzte.

Era berean, mailaka ere prestatu dute egitaraua (ikus beherago)

2023 06 07 ikastolarewn eguna ikastola egitaraua

2023 06 07 ikastolarewn eguna ikastola egitaraua mailaka