Gaurve, Kopako txapeldunorde

Barren.eus 2023ko eka. 7a, 10:01

Gipuzkoako Kopako finala jokatu zuten Gaurve Asesores Elgoibar eta Mecalbe Eibar Eskubaloia taldeek, aurreko zapatuan, Lezoko Bekoerrota kiroldegian.

Mailaz jaitsi ostean, denboraldiari amaiera gozoa emateko aukera zuen Sanloko senior mailako talde nagusiak, baina ezin izan dute finala irabazi. Auzokoen arteko lehian eibartarrak gailendu ziren, eta nagusitasunez irabazi zuten Lezon jokatutako finala, 16 eta 27ko emaitzarekin. Hortaz, Mecalve da Gipuzkoako Kopako txapelduna eta Gaurve txapeldunorde. Gipuzkoako zazpi talde lehiatu dira Kopa txapelketan, bi multzotan banatuta. Gaurve izan zen bere multzoko onena, bi partida irabazi eta bat berdinduka, eta hala lortu zuen finalerako sailkatzea. Mecalve Eibar taldeak ere bere multzoko lehen postua eskuratu zuen, jokatutako hiru partidak irabazita.

 • Sanlo festa, zapatuan
Kirol lehiak amaitu ostean, festa giroan agurtuko du denboraldia Sanlok. Sigmako aparkaleku estalian batuko dira zapatuan, ekainaren 10aen, kirol taldeko jokalari, entrenatzaile, guraso, eta laguntzaileak. Denboraldia erabat ixteko, urteko batzar nagusia egingo du Sanlok uztailaren 7an. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 19:0etan. Kirol emaitzak eta balantze ekonomikoa aurkeztu eta aztertzeaz gainera, zuzendaritza aldaketa ere landuko dute batzarrean.

∞Lotura duten albisteak: