Proba ez dela lehiakorra ez eta oso gogorra ere esan dute. "Herri barruan eta inguruko baserri bideetan egingo dugu, eta oinez edo korrika txikian egin ahalko da, familiako txikienekin egiteko pentsatuta dagoen proba baita". Entretenigarriago egiteko proba bereziak prestatu dituzte, besteak beste, crossfit, slackline edo memorian oinarritutako orientazioa. Familia raidaren ibilbidea eta izango dituen proba berezien inguruko informazioa hemen: debabarrenaraid.wordpress.com
• Arroila jaitsiera Saturixo errekan
Nagusien raiderako ere prest dituzte proba bereziak, eta horietako bat nabarmendu dute antolatzaileek, arroila jaitsiera Saturixo errekan. Hala, duela urte batzutako raidean eginiko proba berezi eta ikusgarria berreskuratuko dute aurtengoan, raida Elgoibarrea itzuli dela probestuz. Gainerako proba bereziak zein izango diren ere argitu dituzte antolatzaileek. Arroila jaitsieraz gainera, sakuarekin lasterka, mikro orientazio proba bat eta ezagutza proba izango ditu abentura raidak. Horien inguruko xehetasunak debabarrenaraid.wordpress.com webgunean argitaratu dituzte.
Ekainaren 15a izango da raidean izena emateko azken eguna. Informazio osoa debabarrenaraid.wordpress.com/raid-aventura/ webgunean. Raida ekainaren 17an izango da.