Alvaro Arrizabalaga EHUko arkeologia irakasleak zabalduko du Mendaron arkeologiari buruzko zikloa

Barren.eus 2023ko eka. 8a, 15:13

Morkaiko Leizarpe Espeleologia Taldeak eta EHUk arkeologiari buruzko zikloa antolatu dute Mendaron, Udalaren laguntzarekin. Lau hitzaldi izango dira guztira, eta horietako bi, ekainean.

Aurrenekoa bariku honetan, ekainaren 9an, izango da eta Alvaro Arrizabalaga EHUko irakasle eta ikertzaileak emango du, gaztelaniaz. 'El Valle del Deba y Mendaro durante el Paleolítico' izenburua izango du.

Ekaineko bigarren hitzaldia hilaren 16rako lotu du. Mari Jose Iriarte-Chiapusso EHUko irakasleak emango du: 'Cambio clímático durante la Prehistoria'.

Bi hitzaldiak udaletxeko udalbatza aretoan izango dira, 19:00etan. Irailerako iragarri dituzte zikloko beste bi hitzaldiak.

2023 06 08 hitzaldiakarkeologia mendaro