Eguaztenean, hilak 14, izango da hurrengo emanaldia, San Agustin kulturgunean, 18:30ean. Gaur, berriz, jubilatuen egoitzan emango dute, 17:30ean.
Joan zen eguaztenean aurkeztu zuten Mendaron 'Anjel Bazterretxea, herrigintzan hauspo eta akuilu' ikus-entzunezkoa, 54 urtez Mendaroko abade izan zenaren omenez sortutakoa. San Agustin kulturgunean eman zuten dokumentala eta aretoa bete egin zen. 180 lagunentzako lekua dago, baina, aretoan eta jende asko kanpoan gelditu zen, sarrerarik gabe. Horregatik, asteon berriro ematea erabaki dute antolatzaileek.
Asteazkenean izango da bigarren emanaldia, 18:30ean, eta ez da gonbidapenik hartu beharko. Estreinaldian, Maddi Arriola eta Aintzane Bazterretxeak egin zituzten atarikoan, pianoa eta biolina lagun hartuta, baina oraingoan ez da halakorik izango. Emanaldi hutsa izango dela aurreratu baitute. Elgoibarko Izarrak gauzatu du proiektua, Mendaroko Udalaren diru babesarekin.