Bertsoak eta bertsolariak izango dira Tertuliak egitasmoko ikasturte amaierako ekitaldiko protagonistak, eta bertsotan emango diote amaiera aurtengo ekitaldiari. Uxue Alberdi eta Julio Soto bertsolariak gonbidatu dituzte saiora, eta Tertuliak programako partaideek prestatutako gaiekin jardungo dute bertsotan eta tertulian, Irati Agirreazaldegik gidatuta. Egitasmo honen helburua da Tertuliak egitasmoko partaideek bertsolariak eta bertsolaritza gertutik ezagutzea.
Elgoibarko Izarrak, Udalak, Udal Euskaltegiak eta AEK Euskaltegiak antolatu dute saioa, eta jakinarazi dute Tertuliak egitasmoan ez dabiltzan herritarrek ere ateak zabalik dituztela. Ikuskizuna doan izango da.
19:00etan izango da, Kultur Etxeko sotoan.