Gipuzkoako lau t'erdiko pilota txapelketako finalerdietako bat jokatuko du Igor Txurrukak Elgoibarren

Barren.eus 2023ko eka. 14a, 15:53

Lagunak Pilota Eskolako kide Igor Txurruka pilotari elgoibartarra finalerdietarako sailkatu da Gipuzkoako Federazioak antolatzen duen Gipuzkoako lau t'erdiko pilota txapelketan, Bigarren Mailakoan.

Pilotari elgoibartarrak Orioko Ospele taldeko Aranburu izango du aurkari finalerdietako lehian. Partida bakarrera jokatuko dute kanporaketa, Ikastolako frontoian. Zapatu honetan, ekainaren 17an, izango da partida, 11:00etatik aurrera. Egun berean jokatuko dute bigarren finalerdia ere, Donostiako Atano III pilotalekuan; Huegunek eta Usabiagak.