Azterketa teorikoa euskaraz gainditzen dutenen artean zozketa egingo du Udalak eta irabazleak gidabaimenaren ikastaroaren edota azterketa teorikoaren pareko dirulaguntza jasoko du, beti ere, gehienez 500 euroko zenbatekoa.
Zozketan sartzeko ondorengo baldintzak bete beharko direla zehaztu dute Udaletik: Elgoibarren erroldatuta egotea, 16 eta 29 urte bitartean izatea, eta azterketa teorikoa 2023ko urtarrilaren 1a eta urriaren 30a bitartean gainditzea. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2023ko urriaren 30a izango da, eta eskaerak HAZen (Santa Ana 2) edo www.elgoibar.eus webgunean egin beharko dira.