Joseba Etxeberria elgoibartarra izango da Eibar taldeko entrenatzailea

Barren.eus 2023ko eka. 14a, 21:06

SD Eibar taldeak jakitera eman duenez, Joseba Etxeberria (Elgoibar, 1977) izango da klub armagineko entrenatzailea hurrengo denboraldian.

Zabaltzen ari zen zurrumurrua egiaztatu du SD Eibarrek gaur, Joseba Etxeberria hautatu dute Gaizka Garitano ordezkatzeko. Denboraldi baterako kontratua sinatu du. Etxeberriak Burgoseko Mirandes taldea entrenatu du azken bi sasoietan, bigarren mailan. Denboraldi honetan sailkapeneko 16. postuan amaitu du Mirandesek jaitsierarekiko zortzi puntura.

Athleticen futbolari ibilbidea amaitu ostean, 2010ean, Etxeberriak talde zuri gorrian hasi zuen entrenatzaile ibilbidea, 2012-13 denboraldian. Harrezgero talde hauek entrenatu ditu: Bilbao Athletic (19/20 eta 20/21), Tenerife, Amorebieta eta Basconia. Gainera, Ernesto Valverderen laguntzailea izan zen Athleticen 15/16 denboraldian, eta Athleticen harrobiko hainbat talde zuzendutakoa ere bada.

2023 06 14 joseba etxeberria sd eibar entrenatzaile