Gaur eta bihar izango du jarraipena beste bi emanaldirekin. 20:00etan izango dira biak.
Biraka dantza taldea ere ikasturteko azken txanpan sartu da, eta aurtengoari amaiera emateko 'birakaos' ikuskizuna prestatu dute, ikasturtean zehar eskoletan landu dutena herritarren aurrean erakusteko. 4 eta 70 urte bitarteko 150 dantzarik hartuko dute parte hiru emanalditan, eta estilo desberdinetako hainbat dantza erakutsi zituzten. Atzo egin zuten lehenengoa, eta gaur eta bihar ere egongo dira saioak.