Plazako pala txapelketak azken txanpan dira

Barren.eus 2023ko eka. 16a, 14:13

Hogei bikote ari dira parte hartzen Lagunak Pilota Eskolak antolatu dituen gizonezkoen eta emakumezkoen pala txapelketetan, eta une erabakigarrira heldu dira. Domeka honetan jokatuko dituzte final-laurdenetako azkenengo kanporaketak.

 

Martitzenean jokatu zituzten final-laurdenetako zenbait kanporaketa, eta falta direnak (ikus norgehiagokak beheko irudian) domekan jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera, Kalegoen plazako frontoian.Euria bada, Ikastolako frontoian.

Finalerdiak, berriz, hurrengo martitzenean (ekainak 20) jokatuko dituzte. Finala, ekainaren 23an, barikua, jokatuko dute.

2023 06 14 pala txap elgoibar 2 FINAL LAURDENAK EKAINA 18